Sonia Fernández Ramírez
2020an hasi zen Nahiarten. Lanarekiko jarrera ona du eta oso eroso sentitzen da bai bere obra lantzen, bai talde-lanean. Prozesuak garrantzi handia du bere obran. Mihise zuria kolore guztiekin betetzen du pixkanaka, eta edertasun handiko irudiak lortzen ditu. Teknika mistoekin egiten ditu bere lanak, teknika lehorrak eta hezeak uztartuta.