DONATU

Miren Santiago Bilbao

2014an hasi zen Nahiarten. Hasieratik, teknika piktorikoekin esperimentatu nahi izan zuen. Azkar eta erabakitasunez lantzen ditu euskarri ezberdinak, non bere bizi-energiaren arrastoa uzten duen. Bere obra kolore ausarten erabileran oinarritzen da (batzuetan urarekin beheratzen ditu), hain gustuko dituen komiki-sorginen irudiekin, eta une oro bere nortasun alai, irmo eta geldiezina islatuz.

  • 2019ko apirila: Gutun Zuria – Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdian parte hartu zuen, Azkuna Zentroan.
  • 2018ko maiatza – ekaina: «Barricas solidarias» erakusketako 30 upeletako bat margotu zuen kalean, bertan ikusgai geratu zena.
  • 2017ko azaroa: Fair Saturday jaialdiaren III. edizioan, zuzenean margotu zuen Bilboko Yimby Street gunean.
  • 2016ko abendua: performancea Azkuna Zentroan, zuzenean poltsak margotzen, Bilbao Comons – Inteligencias Colectivas artista-egonaldiekin lankidetzan.
  • 2016ko azaroa: performancea zuzenean ehun-gauzak margotzen, Itsasmuseum Bilbaon, Fair Saturday 2016ren ospakizunaren harira.
  • 2015eko urria: performancea Bilboko La Granja kafetegian, Bilbao Art District ekimenaren harira.
  • 2015eko maiatza: performancea Bilboko Iruña kafetegian, Bilbao Art District ekimenaren harira.
  • 2022ko azaroa: FIG Bilbao jaialdiaren 11. edizioan parte hartu zuen, Euskalduna Jauregian.
  • 2022ko iraila: Outsider Fair Paris azokan, Europako Art Outsider azoka nagusian, parte hartu zuen.
  • 2021eko abendua: erakusketa kolektiboa DOCK gunean (Mondragon Unibertsitatea).
  • 2020ko otsaila: «Harrera – Acogida» erakusketa Vital Fundazioaren Juan Ajuria aretora (Gasteiz) eraman zuten. COVID-19a zela-eta, erakusketa itxi egin zuten. Bisita birtual bat prestatu zuten, baina, bideo batean. Sarean dago: https://www.youtube.com/watch?v=K5zlw90AVNU
  • 2019ko azaroa: «Harrera – Acogida» erakusketa, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzako erakusketa-aretoan, Hurtado de Amezaga kalean.
  • 2019ko apirila: Gutun Zuria – Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdian parte hartu zuen, Azkuna Zentroan.
  • 2019ko martxoa: «Anónima» erakusketa, Uhagon Kulturgunean, Markina-Xemeinen (Bizkaia).
  • 2018ko azaroa: «Anónima» erakusketaren inaugurazioa, Bizkaiko Batzar Nagusietan, Hurtado de Amezaga kalean.
  • 2018ko martxoa  –  apirila: «VisionArte» erakusketa, Sarean gunean, Bilboko Mariaren Bihotza plazan.
  • 2017ko abendua – 2018ko otsaila: erakusketa Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa-aretoan, Hurtado de Amezaga kalean.
  • 2016ko urria: pintura-erakusketa Bilboko Hika Ateneon.
  • 2016ko iraila: erakusketa, Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa zentro zibikoan.
  • 2016ko maiatza – uztaila: erakusketa Santurtziko Calasanz ikastetxean.
  • 2016ko apirila: «Nire erara» erakusketa, emakume/arte/desgaitasunaren arlokoa, Basauriko (Bizkaia) Marienea Emakumeen Etxean.
  • 2016ko martxoa: «Begira iezadazu ondo» erakusketa, Bilboko San Frantzisko zentro zibikoan, Caósticak eta Bilboko Udalak antolatutako Gizazinea jardunaldien harira.
  • 2015eko azaroa – abendua: ikasleen lanen erakusketa, Bilboko La Granja kafetegian.
  • 2015eko maiatza: ikasleen lanen erakusketa, Iruña kafetegian.
Aurrekoa Hurrengoa

Harpidetu zaitez gure newsletterrera

Harpidetu zaitez gure newsletterrera eta jaso gure eguneratze guztiak zure posta elektronikoan.