Miguel Cordero Gonzalez
Artista autodidakta, oso gazte zela hasi zen margotzen. Hamabost urte baino gehiagoz eten zuen bere lan artistikoa, eta 2024an Nahiarten hasi da lanean; marrazkilari trebea da, eta marra eta orbana menderatzen ditu. Errotuladoreak erabiltzen ditu irudiak sortzeko, eta, arte-sorkuntzaren alorrean aurrera egiteko interesak bultzatuta, hainbat teknika eta euskarrirekin esperimentatzen hasi da. Probatzen duen teknika bakoitzean aukera berriak aurkitzen ditu edertasun eta nortasun handiko bere obra garatzen jarraitzeko.
- 2022ko maiatza: Basauriko 2022ko Meetingean parte hartu zuen, parte-hartzaile bakoitzari eman zitzaion sariaren diseinatzen.
- 2021eko apirila: Bilbotik Bilbora. Ricardo Antónek emandako tailerra, Bilboko auzo garaiei (Mazustegi, Arabella eta Arangoiti) buruz gogoeta egiten duena.
- 2018ko uztaila: Bilboko Udalak sustatutako «Bilbao Taste Nagusia» proiektuan parte hartu zuen, non establezimendu laguntzaileetan entregatu ziren amantalak margotu ziren.
- 2018ko maiatza – ekaina: «Barricas solidarias» erakusketako 30 upeletako bat margotu zuen kalean, bertan ikusgai geratu zena.
- 2018ko uztaila: Bilboko Udalak sustatutako «Bilbao Taste Nagusia» proiektuan parte hartu zuen, non establezimendu laguntzaileetan entregatu ziren amantalak margotu ziren.
- 2018ko martxoa: Bilboko Pikara Magazine-ko erakusleihoan murala margotu zuen.
- 2017ko azaroa: Fair Saturday jaialdiaren III. edizioan, zuzenean margotu zuen Bilboko Yimby Street gunean.
- 2017ko maiatza: Walking Galleryn parte hartu zuen, Bilbao Art District ekimenaren harira.
- 2016ko abendua: performancea Azkuna Zentroan, zuzenean poltsak margotzen, Bilbao Comons – Inteligencias Colectivas artista-egonaldiekin lankidetzan.
- 2016ko azaroa: performancea zuzenean ehun-gauzak margotzen, Itsasmuseum Bilbaon, Fair Saturday 2016ren ospakizunaren harira.
- 2016ko apirila: Basquetourren «Let’s Mice Together» ekitaldian parte hartu zuen, Open espazioan, ekitaldia dinamizatzen, parte-hartzaile bakoitzari emandako poltsak zuzenean margotuz.
- 2015eko urria: performancea Bilboko La Granja kafetegian, Bilbao Art District ekimenaren harira.
- 2015eko maiatza: performancea Bilboko Iruña kafetegian, Bilbao Art District ekimenaren harira.
- 2022ko azaroa: FIG Bilbao jaialdiaren 11. edizioan parte hartu zuen, Euskalduna Jauregian.
- 2022ko iraila: Outsider Fair Paris azokan, Europako Art Outsider azoka nagusian, parte hartu zuen.
- 2021eko abendua: erakusketa kolektiboa, DOCK gunean (Mondragon Unibertsitatea).
- 2020ko otsaila: «Harrera – Acogida» erakusketa Vital Fundazioaren Juan Ajuria aretora (Gasteiz) eraman zuten. COVID-19a zela-eta, erakusketa itxi egin zuten. Bisita birtual bat prestatu zuten, baina, bideo batean. Sarean dago: https://www.youtube.com/watch?v=K5zlw90AVNU
- 2019ko azaroa: «Harrera – Acogida» erakusketa, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzako erakusketa-aretoan, Hurtado de Amezaga kalean.
- 2019ko apirila: Gutun Zuria – Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdian parte hartu zuen, Azkuna Zentroan.
- 2019ko martxoa: «Anónima» erakusketa, Uhagon Kulturgunean, Markina-Xemeinen (Bizkaia).
- 2018ko azaroa: «Anónima» erakusketaren inaugurazioa, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzako erakusketa-aretoan, Hurtado de Amezaga kalean.
- 2018ko martxoa – apirila: «VisionArte» erakusketa, Sarean gunean, Bilboko Mariaren Bihotza plazan.
- 2017ko abendua – 2018ko otsaila: erakusketa Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzako erakusketa-aretoan, Hurtado de Amezaga kalean.
- 2016ko urria: Pintura-erakusketa Bilboko Hika Ateneon.
- 2016ko iraila: erakusketa, Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa zentro zibikoan.
- 2016ko maiatza – uztaila: erakusketa Santurtziko Calasanz ikastetxean.
- 2016ko maiatza: gure artistek Zona Franca jaialdian margotutako muralen erakusketa, ZAWPn.
- 2016ko martxoa: «Begira iezadazu ondo» erakusketa, Bilboko San Frantzisko zentro zibikoan, Caósticak eta Bilboko Udalak antolatutako Gizazinea jardunaldien harira.
- 2015eko azaroa – abendua: ikasleen lanen erakusketa, Bilboko La Granja kafetegian.
- 2015eko maiatza: ikasleen lanen erakusketa, Bilboko Iruña kafetegian.