Mercedes Ruiz San Vicente
2018an hasi zen Nahiarten, eta bere sorkuntza-prozesu propioarekin lan egin du hasieratik. Materialak kontu handiz erabiltzen ditu; kolorea erabateko gozotasunaz lantzen du eta, horregatik, bere lanak oso garbiak eta dotoreak dira, artista bera bezalakoak. Bere marrazki-lan maitagarriak publikoarengana iristen dira –sorkuntzak euskarri ezberdinetan egitea eskatzen diote–.









- 2019ko otsaila: «Erandio desfila sin barreras» lehen moda-desfilean parte hartu zuen.
- 2021eko apirila: Bilbotik Bilbora. Ricardo Antónek emandako tailerra, Bilboko auzo garaiei (Mazustegi, Arabella eta Arangoiti) buruz gogoeta egiten duena.
- 2021eko maiatza: 11. GJHari buruzko lana, Ricardo Antónek emandako tailerraren jarraipen gisa: Arabella auzoa eta horrek dituen zailtasunak (kokapena, garraio publikoaren loturak, oztopo arkitektonikoak eta abar direla eta) bisitatzea, eta Bilbon paseatzea, bertako aberastasun arkitektonikoa dastatzea, eta Artxandara funikularrean igotzea, airearen kalitatea eta gure hiria aintzat hartzeko.
- 2022ko azaroa: FIG Bilbao jaialdiaren 11. edizioan parte hartu zuen, Euskalduna Jauregian.
- 2022ko iraila: Outsider Fair Paris azokan, Europako Art Outsider azoka nagusian, parte hartu zuen.
- 2022ko apirila: Naestved-eko Arimadun Artearen Azokan parte hartu zuen, gure zentroko zenbait artistaren obren erakusketan.
- 2021eko abendua: erakusketa kolektiboa, DOCK gunean (Mondragon Unibertsitatea).