Leire Zelaia Eizaguirre
2013an hasi zen Nahiarten, aldez aurretik arte plastikoetan inongo prestakuntzarik izan gabe. Nortasun handi eta irmoko artista, elkarrizketa bat abian jartzen du beti bere lanen bitartez. Bere obrak izaera figuratibo nabaria du, non bere izaera alai eta dinamikoa islatzen duen. Kolore aseak eta irudiak erabiltzen ditu. Familiaren eta lagunen inguruan proiektatzen du bere burua, arte-sorkuntzaz disfrutatzen eta maite duen jendearekin hura partekatzen. Bere erabaki irmo eta mugiezinak bere lanetan erabiltzen duen sinaduraren bitartez islatzen ditu: «Leire la Artista».








- 2019 ekaina: Iberdrolak antolatutako Munduko Arraun Surf Txapelketan parte hartu zuen, parte-hartzaile bakoitzari tote bag poltsak emanez eta, kaian, bertaratuentzako poltsak margotzeko sorkuntza-tailer bat antolatuz.
- 2019ko apirila: Gutun Zuria – Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdian parte hartu zuen, Azkuna Zentroan.
- 2019ko otsaila: «Erandio desfila sin barreras» lehen moda-desfilean parte hartu zuen.
- 2018ko iraila: Gueñeseko (Bizkaia) Paperezko Soinekoen Nazioarteko Lehiaketan parte hartu zuen.
- 2018ko uztaila: Bilboko Udalak sustatutako «Bilbao Taste Nagusia» proiektuan parte hartu zuen, non establezimendu laguntzaileetan entregatu ziren amantalak margotu ziren.
- 2018ko maiatza – ekaina: «Barricas solidarias» erakusketako 30 upeletako bat margotu zuen kalean, bertan ikusgai geratu zena.
- 2018ko uztaila: Bilboko Udalak sustatutako «Bilbao Taste Nagusia» proiektuan parte hartu zuen, non establezimendu laguntzaileetan entregatu ziren amantalak margotu ziren.
- 2017ko azaroa: Fair Saturday jaialdiaren III. edizioan, zuzenean margotu zuen Bilboko Yimby Street gunean.
- 2017ko iraila: Gueñeseko (Bizkaia) Paperezko Soinekoen Nazioarteko Lehiaketan parte hartu zuen.
- 2017ko maiatza: Walking Galleryn parte hartu zuen, Bilbao Art District asteburuaren harira.
- 2016ko abendua: performancea Azkuna Zentroan, zuzenean poltsak margotzen, Bilbao Comons – Inteligencias Colectivas artista-egonaldiekin lankidetzan.
- 2016ko azaroa: performancea zuzenean ehun-gauzak margotzen, Itsasmuseum Bilbaon, Fair Saturday 2016ren ospakizunaren harira.
- 2016ko iraila: Gueñeseko (Bizkaia) Paperezko Soinekoen Nazioarteko Lehiaketan parte hartu zuen.
- 2016ko apirila: Basquetourren «Let’s Mice Together» ekitaldian parte hartu zuen, Open espazioan, ekitaldia dinamizatzen, parte-hartzaile bakoitzari eman zitzaizkion poltsak zuzenean margotuz.
- 2015eko urria: performancea Bilboko La Granja kafetegian, Bilbao Art District ekimenaren harira.
- 2015eko iraila: Gueñeseko (Bizkaia) Paperezko Soinekoen Nazioarteko Lehiaketan parte hartu zuen.
- 2015eko maiatza: performancea Iruña kafetegian, Bilbao Art District ekimenaren harira.
- 2014ko iraila: Gueñeseko (Bizkaia) Paperezko Soinekoen Nazioarteko Lehiaketan parte hartu zuen.
- 2022ko azaroa: FIG Bilbao jaialdiaren 11. edizioan parte hartu zuen, Euskalduna Jauregian.
- 2022ko iraila: Outsider Fair Paris azokan, Europako Art Outsider azoka nagusian, parte hartu zuen.
- 2022ko apirila: Naestved-eko Arimadun Artearen Azokan parte hartu zuen, gure zentroko artisten lanen erakusketan.
- 2021eko abendua: erakusketa kolektiboa, DOCK gunean (Mondragon Unibertsitatea).
- 2020ko otsaila: «Harrera – Acogida» erakusketa Vital Fundazioaren Juan Ajuria aretora (Gasteiz) eraman zuten. COVID-19a zela-eta, erakusketa itxi egin zuten. Bisita birtual bat prestatu zuten, baina, bideo batean. Sarean dago: https://www.youtube.com/watch?v=K5zlw90AVNU
- 2019ko azaroa: «Harrera – Acogida» erakusketa, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzako erakusketa-aretoan, Hurtado de Amezaga kalean.
- 2019ko apirila: Erakusketa Gutun Zuria – Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdian, Azkuna Zentroan.
- 2019ko martxoa: «Anónima» erakusketa, Uhagon Kulturgunean, Markina-Xemeinen (Bizkaia).
- 2018ko azaroa: «Anónima» erakusketaren inaugurazioa, Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa-aretoan, Hurtado de Amezaga kalean.
- 2018ko martxoa – apirila: «VisionArte» erakusketa, Sarean gunean, Bilboko Mariaren Bihotza plazan.
- 2017ko abendua – 2018ko otsaila: erakusketa Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzako erakusketa-aretoan, Hurtado de Amezaga kalean.
- 2016ko iraila: erakusketa Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa zentro zibikoan. -2016ko urria: pintura-erakusketa Bilboko Hika Ateneon.
- 2016ko maiatza – uztaila: erakusketa Santurtziko Calasanz ikastetxean.
- 2016ko maiatza: gure artistek Zona Franca jaialdian margotutako muralen erakusketa, ZAWPn.
- 2016ko apirila: «Nire erara» erakusketa, emakume/arte/desgaitasunaren arlokoa, Basauriko (Bizkaia) Marienea Emakumeen Etxean.
- 2016ko martxoa: «Begira iezadazu ondo» erakusketa, Bilboko San Frantzisko zentro zibikoan, Caósticak eta Bilboko Udalak antolatutako Gizazinea jardunaldien harira.
- 2015eko azaroa – abendua: ikasleen lanen erakusketa, Bilboko La Granja kafetegian.
- 2015eko maiatza: ikasleen lanen erakusketa, Bilboko Iruña kafetegian.
- 2014ko urria: ikasleen lanen erakusketa Barakart-en, Barakaldon (Bizkaia).