Jonathan Castro Saenz
Ikasketa arautuak amaitutakoan hasi zen Nahiarten, 900 orduko prestakuntza-programa egiteko. Hasieratik interesatu zaio artea, eta lanerako jarrera ona izan du. Hainbat arte-teknikarekin esperimentatuz, bere sorkuntza-prozesu propioa garatzen du; keinu-pintura egiten du, indarrez betea, eta marrarekin eta testuarekin uztartzen duena.