DONATU

Irene Santos de la Presa

Izaera barnerakoia badu ere, indar handiko obrak egiten ditu, pintzelkada indartsuarekin sortutako pintura-eztanden bidez. Bere lana paper gaineko akrilikoan, irudietako esku-hartzeetan eta collagean garatzen du. Koloreak ez ditu ausaz aukeratzen: lan bakoitzaren hasieratik berariazko borondate jakin bat du. Bere paleta kolore aseekin hasi ohi da, eta hasierako tonuan nahiz asetasun txikian erabiltzen ditu; berak egiten ditu nahasketak. Bere lanek bat-batekotasuna eta askatasuna erakusten dituzte, eta hitzik gabe komunikatzeko eta adierazteko bidea dira.

  • 2021eko abendua: Abusu Ikastolak, 2022ko Ibilaldia zela-eta, Areatzako estalpeetan antolatutako moda-desfilean parte hartu zuen, gure tailerreko gauza eta modeloekin.
  • 2021eko maiatza: 11. GJHari buruzko lana, Ricardo Antónek emandako tailerraren jarraipen gisa: Arabella auzoa eta horrek dituen zailtasunak (kokapena, garraio publikoaren loturak, oztopo arkitektonikoak eta abar direla eta) bisitatzea, eta Bilbon paseatzea, bertako aberastasun arkitektonikoa dastatzea, eta Artxandara funikularrean igotzea, airearen kalitatea eta gure hiria aintzat hartzeko.
  • 2019ko apirila: Gutun Zuria – Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdian parte hartu zuen, Azkuna Zentroan.
  • 2018ko maiatza – ekaina: «Barricas solidarias» erakusketako 30 upeletako bat margotu zuen kalean, bertan ikusgai geratu zena.
  • 2016ko uztaila: performancea Espainiako Astronomia Elkartearen kongresuaren inaugurazioan, Bizkaia Aretoan, kongresuko parte-hartzaile bakoitzari eman zitzaizkien poltsak zuzenean margotzen.
  • 2015eko urria: performancea Bilboko La Granja kafetegian, Bilbao Art District ekimenaren harira.
  • 2015eko maiatza: performancea Bilboko Iruña kafetegian, Bilbao Art District ekimenaren harira.
  • 2022ko azaroa: FIG Bilbao jaialdiaren 11. edizioan parte hartu zuen, Euskalduna Jauregian.
  • 2022ko iraila: Outsider Fair Paris azokan, Europako Art Outsider azoka nagusian, parte hartu zuen.
  • 2021eko abendua: erakusketa kolektiboa, DOCK gunean (Mondragon Unibertsitatea).
  • 2020ko otsaila: «Harrera – Acogida» erakusketa Vital Fundazioaren Juan Ajuria aretora (Gasteiz) eraman zuten. COVID-19a zela-eta, erakusketa itxi egin zuten. Bisita birtual bat prestatu zuten, baina, bideo batean. Sarean dago: https://www.youtube.com/watch?v=K5zlw90AVNU
  • 2019ko azaroa: «Harrera – Acogida» erakusketa, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzako erakusketa-aretoan, Hurtado de Amezaga kalean.
  • 2019ko martxoa: «Anónima» erakusketa, Uhagon Kulturgunean, Markina-Xemeinen (Bizkaia).
  • 2018ko azaroa: «Anónima» erakusketaren inaugurazioa, Bizkaiko Batzar Nagusietan, Hurtado de Amezaga kalean.
  • 2018ko martxoa  –  apirila: «VisionArte» erakusketa, Sarean gunean, Bilboko Mariaren Bihotza plazan.
  • 2017ko abendua – 2018ko otsaila: «Hemen gaude – Aquí Estamos» erakusketa, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzako erakusketa-aretoan, Hurtado de Amezaga kalean.
  • 2016ko urria: pintura-erakusketa Bilboko Hika Ateneon.
  • 2016ko iraila: erakusketa, Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa zentro zibikoan.
  • 2016ko maiatza – uztaila: erakusketa Santurtziko Calasanz ikastetxean.
  • 2016ko apirila: «Nire erara» erakusketa, emakume/arte/desgaitasunaren arlokoa, Basauriko (Bizkaia) Marienea Emakumeen Etxean.
  • 2016ko martxoa: «Begira iezadazu ondo» erakusketa, Bilboko San Frantzisko zentro zibikoan, Caósticak eta Bilboko Udalak antolatutako Gizazinea jardunaldien harira.
  • 2015eko azaroa – abendua: ikasleen lanen erakusketa, Bilboko La Granja kafetegian.
  • 2015eko maiatza: ikasleen lanen erakusketa, Bilboko Iruña kafetegian.
Aurrekoa Hurrengoa

Harpidetu zaitez gure newsletterrera

Harpidetu zaitez gure newsletterrera eta jaso gure eguneratze guztiak zure posta elektronikoan.