DONATU

Gorka Pérez Matos

Bizia, alaia eta kementsua, bere nortasuna islatzen du bere obran: kolorearekin esperimentatzen du eta bere obra egikera zoragarrikoa da. Oso lan zorrotzak eta materikoak ditu, azterketa piktorikoa interesatzen zaion seinale. Teknika lehorraz, publikoa erabat harrapatzen duten pertsonaiak garatzen ditu.

  • 2021eko abendua: Abusu Ikastolak, 2022ko Ibilaldia zela-eta, Areatzako estalpeetan antolatutako moda-desfilean parte hartu zuen, gure tailerreko gauza eta modeloekin.
  • 2021eko maiatza: 11. GJHari buruzko lana, Ricardo Antónek emandako tailerraren jarraipen gisa: Arabella auzoa eta horrek dituen zailtasunak (kokapena, garraio publikoaren loturak, oztopo arkitektonikoak eta abar direla eta) bisitatzea, eta Bilbon paseatzea, bertako aberastasun arkitektonikoa dastatzea, eta Artxandara funikularrean igotzea, airearen kalitatea eta gure hiria aintzat hartzeko.
  • 2021eko apirila: Bilbotik Bilbora. Ricardo Antónek emandako tailerra, Bilboko auzo garaiei (Mazustegi, Arabella eta Arangoiti) buruz gogoeta egiten duena.
  • 2019ko apirila: Gutun Zuria – Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdian parte hartu zuen, Azkuna Zentroan.
  • 2018ko maiatza – ekaina: «Barricas solidarias» erakusketako 30 upeletako bat margotu zuen kalean, bertan ikusgai geratu zena.
  • 2022ko azaroa: FIG Bilbao jaialdiaren 11. edizioan parte hartu zuen, Euskalduna Jauregian.
  • 2022ko iraila: Outsider Fair Paris azokan, Europako Art Outsider azoka nagusian, parte hartu zuen.
  • 2022ko apirila: Naestved-eko Arimadun Artearen Azokan parte hartu zuen, gure zentroko artisten lanen erakusketan.
  • 2020ko otsaila: «Harrera – Acogida» erakusketa Vital Fundazioaren Juan Ajuria aretora (Gasteiz) eraman zuten. COVID-19a zela-eta, erakusketa itxi egin zuten. Bisita birtual bat prestatu zuten, baina, bideo batean. Sarean dago: https://www.youtube.com/watch?v=K5zlw90AVNU
  • 2019ko azaroa: «Harrera – Acogida» erakusketa, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzako erakusketa-aretoan, Hurtado de Amezaga kalean.
  • 2019ko martxoa: «Anónima» erakusketa, Uhagon Kulturgunean, Markina-Xemeinen (Bizkaia).
  • 2018ko azaroa: «Anónima» erakusketaren inaugurazioa, Bizkaiko Batzar Nagusietan, Hurtado de Amezaga kalean.
Aurrekoa Hurrengoa

Harpidetu zaitez gure newsletterrera

Harpidetu zaitez gure newsletterrera eta jaso gure eguneratze guztiak zure posta elektronikoan.