Eider Martín Betanzos
2020an hasi zen Nahiarten, ikasketa arautuak amaitutakoan. Gaztea, alaia eta komunikatiboa, marrazketa-maila altua erakutsi du hasieratik. Teknika lehorra menderatzen du eta hezearekin hasi da esperimentatzen. Figura interesatzen zaio eta atzealdea/figura ikertzera bideratzen du bere ahalegina, sorkuntza-lanetan aurrerapauso nabarmenak lortuta.
- 2022ko martxoa: FEDDI Espainiako kros-txapelketako sariak egin zituen.
- 2021eko abendua: Abusu Ikastolak, 2022ko Ibilaldia zela-eta, Areatzako estalpeetan antolatutako moda-desfilean parte hartu zuen, gure tailerreko gauza eta modeloekin.
- 2021eko maiatza: 11. GJHari buruzko lana, Ricardo Antónek emandako tailerraren jarraipen gisa: Arabella auzoa eta horrek dituen zailtasunak (kokapena, garraio publikoaren loturak, oztopo arkitektonikoak eta abar direla eta) bisitatzea, eta Bilbon paseatzea, bertako aberastasun arkitektonikoa dastatzea, eta Artxandara funikularrean igotzea, airearen kalitatea eta gure hiria aintzat hartzeko.
- 2021eko apirila: Bilbotik Bilbora. Ricardo Antónek emandako tailerra, Bilboko auzo garaiei (Mazustegi, Arabella eta Arangoiti) buruz gogoeta egiten duena.
- 2013ko ekaina eta uztaila: Kaarisilta Biennale jaialdian parte hartu zuen Villähde-n (Finlandia).
- 2022ko azaroa: FIG Bilbao jaialdiaren 11. edizioan parte hartu zuen, Euskalduna Jauregian.
- 2022ko iraila: Outsider Fair Paris azokan, Europako Art Outsider azoka nagusian, parte hartu zuen.
- 2022ko apirila: Naestved-eko Arimadun Artearen Azokan parte hartu zuen, gure zentroko artisten lanen erakusketan.