Claudia Aguinaga Gumuzio
Beste pintura-estudio batetik etorria, 2015ean hasi zen Nahiarten. Autonomia handia du eskarmentu handiko margolari gisa, eta, horri esker, lanak azkar egiten ditu hainbat pintura-teknika erabilita. Koloreak ez ditu ausaz aukeratzen, lana hasi aurreko berariazko borondate jakin baten bidez baizik. Bi sorkuntza-prozesu garatzen ditu aldi berean, erabiltzen duen teknikaren arabera. Pintura akrilikoan egindako lanek izaera geometriko nabarmena duen obra bat erakusten digute, betiere kolore aseekin, non Aguinaga txundigarriago bat ikusten dugun; pintzelkadak musika alai baten erritmoan jartzen dituela dirudi. Baina, era berean, alderdirik intimoena erakusten digu bere lan figuratiboagoarekin. Horretarako, teknika lehorrak eta kolore ez hain aseak erabiltzen ditu, erritmo lasaiagoarekin.
- 2019ko apirila: Gutun Zuria – Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdian parte hartu zuen, Azkuna Zentroan.
- 2017ko urria: 2017ko udazken-neguko joeren desfilea, Kale Nagusian, Bilbao Centro elkarteak antolatua. Lau ikaslek desfilatu zuten, diseinatzaileen kategorian, beren eta beren ikaskideen diseinuekin.
- 2017ko iraila: Saioa Olmo artistaren Geroa xuxurlatzen piezan parte hartu zuen, Bilboko Arkeologia Museoan (Unamuno plaza). Pieza horretan, xuxurlatutako esaldiak grabatu dituzte hainbat pertsonak, 200 urte barruko biztanleentzako gomendioekin, gerorako soinu-ondare bat uzteko (museoak bere bildumaren parte gisa mantentzeko konpromisoa hartu du), eta gure ikasleek grabazio horretan parte hartu dute.
- 2017ko uztaila: zuzeneko pintura-tailerra kalean, Etxebarriko (Bizkaia) zaindariaren jaiak direla-eta.
- 2016ko abendua: performancea Azkuna Zentroan, zuzenean poltsak margotzen, Bilbao Comons – Inteligencias Colectivas artista-egonaldiekin lankidetzan.
- 2016ko abendua: ANT Espacio-ren lanen eta grabatutako bideoen erakusketa, non gure ikasleen arte-interesak jaso ziren, «Guias de usuario» beren egonaldi-proiekturako, Antonio Centeno artista katalanarekiko lankidetzan.
- 2016ko azaroa: performancea zuzenean ehun-gauzak margotzen, Itsasmuseum Bilbaon, Fair Saturday 2016ren ospakizunaren harira.
- 2016ko uztaila: performancea Espainiako Astronomia Elkartearen kongresuaren inaugurazioan, Bizkaia Aretoan, kongresuko parte-hartzaile bakoitzari eman zitzaizkien poltsak zuzenean margotzen.
- 2016ko apirila: Basquetourren «Let’s Mice Together» ekitaldian parte hartu zuen, Open espazioan, ekitaldia dinamizatzen, parte-hartzaile bakoitzari eman zitzaizkion poltsak zuzenean margotuz.
- 2015eko urria: performancea Bilboko La Granja kafetegian, Bilbao Art District ekimenaren harira.
- 2015eko maiatza: performancea Bilboko Iruña kafetegian, Bilbao Art District ekimenaren harira.
- 2022ko azaroa: FIG Bilbao jaialdiaren 11. edizioan parte hartu zuen, Euskalduna Jauregian.
- 2022ko iraila: Outsider Fair Paris azokan, Europako Art Outsider azoka nagusian, parte hartu zuen.
- 2021eko abendua: erakusketa kolektiboa DOCK gunean (Mondragon Unibertsitatea).
- 2020ko otsaila: «Harrera – Acogida» erakusketa Vital Fundazioaren Juan Ajuria aretora (Gasteiz) eraman zuten. COVID-19a zela-eta, erakusketa itxi egin zuten. Bisita birtual bat prestatu zuten, baina, bideo batean. Sarean dago: https://www.youtube.com/watch?v=K5zlw90AVNU
- 2019ko azaroa: «Harrera – Acogida» erakusketa, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzako erakusketa-aretoan, Hurtado de Amezaga kalean.
- 2019ko martxoa: «Anónima» erakusketa, Uhagon Kulturgunean, Markina-Xemeinen (Bizkaia).
- 2018ko azaroa: «Anónima» erakusketaren inaugurazioa, Bizkaiko Batzar Nagusietan, Hurtado de Amezaga kalean.
- 2018ko martxoa – apirila: «VisionArte» erakusketa, Sarean gunean, Bilboko Mariaren Bihotza plazan.
- 2017ko abendua – 2018ko otsaila: «Hemen gaude – Aquí Estamos» erakusketa, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzako erakusketa-aretoan, Hurtado de Amezaga kalean.
- 2016ko urria: pintura-erakusketa Bilboko Hika Ateneon.
- 2016ko iraila: erakusketa, Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa zentro zibikoan.
- 2016ko maiatza – uztaila: erakusketa Santurtziko Calasanz ikastetxean.
- 2016ko apirila: «Nire erara» erakusketa, emakume/arte/desgaitasunaren arlokoa, Basauriko (Bizkaia) Marienea Emakumeen Etxean.
- 2016ko martxoa: «Begira iezadazu ondo» erakusketa, Bilboko San Frantzisko zentro zibikoan, Caósticak eta Bilboko Udalak antolatutako Gizazinea jardunaldien harira.
- 2015eko azaroa – abendua: ikasleen lanen erakusketa, Bilboko La Granja kafetegian.
- 2015eko maiatza: ikasleen lanen erakusketa, Bilboko Iruña kafetegian.